
Eskubide digitalen kudeaketa
Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta
errespetatu tokian tokiko ohiturak eta besteen pribatutasun
eta legezko eskubideak, copyright eskubideak barne.
Copyright babesak irudiak, musika eta bestelako edukiak
kopiatu, aldatu edo bidaltzea galaraz diezazuke.
34 Produktu- eta segurtasun-informazioa
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa
(Digital Rights Management) teknologia ezberdinak erabil
ditzakete, copyrightak barne, beraien jabetza intelektuala
babesteko. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen
ditu DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Telefono
honekin WMDRM 10, OMA DRM 1.0, OMA DRM 1.0 bidalketa
blokeoa eta OMA DRM 2.0 bidez babestutako edukiak ikus
ditzakezu. DRM softwareren batek edukirik babesten ez badu,
eduki honen jabeek DRM-en aurka babestutako edukira
sartzeko DRM software honek duen gaitasuna
baliogabetzeko eskatzeko eskubidea dute. Honek DRMrekin
babestutako eduki hori zure telefonoan berritzea saihets
dezake ere. DRM software hori baliogabetzeak ez du eraginik
beste mota batzuetako DRM-arekin babesturiko edo babestu
gabeko edukiak erabiltzerakoan.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak,
berari dagokion lizentzia bat dauka edukia erabiltzeko zure
eskubideak azalduz.
Beste transmisio-metodo batzuk ez dute lizentziarik
transferitzen, baina hau edukiarekin batera berrezarri behar
da telefonoaren memoria formateatu ondoren, OMA DRM
bidez babestutako edukia erabiltzen jarraitu ahal izateko.
Lizentzia berrezartzea beharrezkoa izan daiteke zure
telefonoko fitxategiak hondatuz gero.
Zure telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia baldin
badauka, lizentzia eta edukia galduko dira telefonoaren
memoria formateatuz gero. Lizentzia eta edukia gal
ditzakezu zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero.
Lizentzia edo edukia galtzeak, zure telefonoan berriz eduki
bera erabiltzeko aukera muga dezake. Informazio gehiago
jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Zenbait lizentzia SIM txartel jakin bati lotuak egon daitezke,
eta eduki babestua SIM hori telefonoan sartzen bada soilik
ikusi ahal izango da.