
Telefonoa zaintzea
Erabili kontuz zure telefonoa, bateria, kargagailua eta
osagarriak. Hurrengo proposamen hauek garantiaren
estaldura babesten laguntzen dizute.
•
Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak eta
mota guztietako likidoek edo egoera bustiek, zirkuitu
elektronikoak herdoil ditzaketen mineralak izan
ditzakete. Zure gailua bustiz gero, atera bateria eta utz
iezaiozu lehortzen.
•
Ez erabili edo gorde telefonoa toki zikin edo hautsez
betetako tokietan. Atal higikorrak eta osagarri
elektronikoak honda daitezke.
•
Ez gorde telefonoa tenperatura altuak dauden
tokietan. Tenperatura altuek gailuaren iraupena
laburtu, bateria hondatu eta plastikoak deformatu edo
ur ditzakete.
•
Ez ezazu gorde gailua tenperatura baxuan. Gailuak bere
tenperatura normala berreskuratzen duenean, barruan
hezetasuna sor dakioke, eta horrek zirkuitu
elektronikoak honda ditzake.
•
Ez zaitez telefonoa erabiltzailearen gida honetan
azaltzen ez den modu batean zabaltzen saiatu.
•
Baimenik gabeko aldaketek gailua honda dezakete eta
irrati-tresnen araudiak urra ditzakete.
•
Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu edo
astindu telefonoa. Modu zakarrean erabiliz gero,
barruko zirkuituen plakak eta mekanismoa apur
daitezke.
•
Erabili ehun leuna, lehorra eta garbia telefonoaren
azala garbitzeko.
•
Ez ezazu telefonoa margotu. Margoak atal mugikorrak
buxatu eta funtzionamendu egokia galarazi dezake.
•
Itzali telefonoa noizean behin eta kendu bateria
etekinik onena lortzeko.
•
Mantendu telefonoa iman eta eremu
magnetikoengandik urrun.
•
Datu garrantzitsuak seguru mantentzeko, gorde
gutxienez bi leku desberdinetan, hala nola, telefonoan,
memoria-txartelean edo ordenagailuan, edo idatzi
informazio garrantzitsua.