Nokia C3 00 - Zure telefonoa

background image

Zure telefonoa
Gida honetan deskribatzen den haririk gabeko telefonoa

(E)GSM 850, 900, 1800, eta 1900 MHz sareak erabiltzeko

homologatuta dago. Sareei buruzko informazio gehiago

jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.

Baliteke telefonoak laster-markak eta Interneteko

hirugarrenen guneetarako estekak instalatuta izatea; beraz,

hirugarrenen guneetan sartzeko aukera izan dezakezu.

Hauek ez daude Nokia konpainiarekin afiliatuta eta Nokia

konpainiak ez du hauen inolako erantzukizunik bere gain

hartzen. Gune hauetan sartzen bazara, kontutan hartu

segurtasuna eta edukiak.

Abisua:

Iratzargailua ez beste aukerarik erabiltzeko, telefonoak

piztuta egon behar du. Ez piztu telefonoa, haririk gabeko

gailuen erabilerak interferentziarik edo arriskurik sor

badezake.

Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta

errespetatu tokian tokiko ohiturak eta besteen pribatutasun

eta legezko eskubideak, copyright eskubideak barne.

Copyright babesa dela eta, argazkiak, musika eta bestelako

edukiak kopiatu, aldatu, igorri edo bidali edo birbidaltzea

galarazita egon liteke.

32 Babestu ingurumena

© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

background image

Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren

segurtasun-kopiak egitea edo informazio hori idatziz

gordetzea gomendatzen da.

Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu horren

erabiltzaile-gida irakurri, segurtasunari buruzko

xehetasunen berri jasotzeko. Ez konektatu produktu

bateraezinik.

Baliteke gidako irudiak zure telefonokoen berdinak ez izatea.

Jo ezazu erabiltzailearen gidara zure gailuari buruzko

informazio garrantzitsu gehiago izateko.