
Zure telefonoa eduki kaltegarrietatik
babestu
Telefonoak birusak eta bestelako eduki
kaltegarriak jaso ditzake. Hartu honako
neurri hauek:
•
Kontuz ibili mezuak irekitzean. Asmo
txarreko softwarea eduki dezakete
edo, edonola ere, zure telefono edo
ordenagailua kalte dezakete.
•
Kontuz ibili konektibitate-eskaerak
onartzean, Interneten nabigatzean
edo edukiak deskargatzean. Ez onartu
Bluetooth konexioak iturri
fidagarrietatik ez badatoz.
•
Fidagarriak diren eta segurtasun eta
babes egokia ematen duten
iturrietatik datozen zerbitzuak eta
softwareak soilik instalatu eta erabili.
•
Instalatu birus kontrako edo
bestelako segurtasuneko softwarea
zure telefonoan eta hari
konektatutako edozein
ordenagailutan. Erabili birus
kontrako aplikazio bakarra aldi
berean. Bat baino gehiago erabiltzeak
gailuaren eta/edo ordenagailuaren
funtzionamendua kalte dezake.
•
Kontuz ibili aldez aurretik
instalatutako Interneteko
hirugarrenen guneetarako esteketara
eta laster-marketara sartzen bazara.
Nokiak ez ditu toki horiek onartzen
edo babesten.