Sartzeko kodeak
Segurtasun-kodeak telefonoa baimendu
gabeko erabileraren aurka babesten
laguntzen du. Kodea sor eta alda
dezakezu, eta gailua kodea eskatzeko
konfigura dezakezu. Gorde kodea
ezkutuan eta leku seguru batean, zure
gailutik aparte. Kodea ahazten bazaizu
eta gailua blokeatuta badago, gailuak
zerbitzua beharko du. Kargu gehigarriak
aplika daitezke eta gailuko datu pertsonal
guztiak ezaba daitezke. Informazio
gehiago lortzeko, jarri harremanetan
Nokia Care gune batekin edo gailuaren
banatzailearekin.
SIM txartelarekin datorren SIM kodeak
telefonoa baimenik gabe erabiltzea
ekiditen laguntzen du. SIM txartel
batzuekin datorren PIN2 kodea zerbitzu
10 Lehen urratsak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
jakin batzuetara sartzeko erabiltzen da.
PIN edo PIN2 kodea oker idazten baduzu
hiru aldiz jarraian, PUK edo PUK2 kodea
eskatuko zaizu. Kode horiek ez badituzu,
jarri zerbitzu-hornitzailearekin
harremanetan.
PIN modulua zure SIM txartelaren
segurtasun moduluaren informazioan
sartzeko beharrezkoa izango da. PIN
sinadura beharrezkoa izan daiteke
sinadura digitala gauzatzeko. Blokeatze
pasahitza beharrezkoa da deien
blokeatze zerbitzua erabiltzeko.
Gailuak sarbide kodeak eta segurtasun-
-baldintzak nola erabiltzen dituen
ezartzeko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Segurtasuna
.