
microSD txartela sartzea
Erabili soilik Nokiak telefono honetan
erabiltzeko onartuta dituen microSD
txartelak bateragarriak. Nokiak
onartutako sektoreko estandarrak
erabiltzen ditu memoria txartelentzako,
halere baliteke marka batzuk guztiz
bateragarriak ez izatea. Bateraezina den
txartel bat erabiliz gero, txartela eta
telefonoa kaltetu eta txartelean
gordetako datuak honda daitezke.
Telefonoak 8 GB-eko microSD txartelak
onartzen ditu.
Baliteke telefonoarekin batera memoria-
-txartel bateragarria etortzea eta
telefonoan sartuta egotea. Bestela, egin
hurrengoa:
1 Ireki memoria-txartelaren
zirrikituaren estalkia.
2 Sartu txartela memoria-txartelaren
zirrikituan kontaktuak gora begira
dituela eta bultzatu bere tokian sartu
arte.
3 Itxi memoria-txartelaren
zirrikituaren estalkia.