Bateria kargatu
Bateria partzialki kargatu da fabrikan.
Telefonoak bateria maila baxua dela
adierazten badu, egin hurrengoa:
1 Konektatu kargatzailea hormako
entxufe batera.
2 Konektatu kargagailua telefonora.
3 Bateria erabat kargatutakoan,
deskonektatu kargagailua telefonotik
eta, ondoren, hormako entxufetik.
Ez dago bateria kargatzeko denbora-tarte
zehatzik, eta kargatzen ari den bitartean
telefonoa erabil dezakezu. Bateria erabat
agortu bada, zenbait minutu beharko ditu
pantailan kargatzen ari dela adierazi arte
edo dei bat egin ahal izan arte.