Laguntza
Produktua erabiltzeari buruzko
informazio gehiago eskuratu nahi
baduzu, edo telefonoak nola funtzionatu
beharko lukeen jakin nahiko bazenu,
irakurri zure telefonoan duzun
erabiltzailearen gida sakonki.
Modu honetan arazoa konpontzea lortzen
ez baduzu, egin hurrengo ekintzetako
bat:
•
Berrabiarazi telefonoa. Itzali
telefonoa eta kendu bateria. Minutu
bat geroago, berrezarri bateria eta
piztu telefonoa.
•
Eguneratu telefonoaren softwarea
•
Berrezarri jatorrizko ezarpenak
Honela ere arazoa konpontzen ez bada,
jarri harremanetan Nokia-rekin
konpontzeko aukera gehiago lortzeko.
Joan www.nokia.com/repair helbidera.
Telefonoa konpontzera bidali aurretik,
egin beti gailuko datuen babeskopia.