Idatzi testua teklatua erabiliz
Gailuak teklatu osoa du.
Zehaztu idazketa-hizkuntza
Hautatu
Aukerak
>
Idazteko hizkuntza
eta nahi duzun hizkuntza. Idazketa-
-hizkuntza aldatzeko, funtzio-tekla ere
saka dezakezu, eta ondoren, ktrl tekla.
Aldatu hizki eta zenbaki moduen
artean
Sakatu funtzio-tekla behin eta berriz nahi
den idazketa-metodoaren ikurra
bistaratzen den arte.
Blokeatu zenbaki-modua
Sakatu funtzio-tekla birritan.
Desblokeatu zenbaki-modua
Sakatu funtzio-tekla.
Aldatu maiuskuletatik minuskuletara
eta alderantziz
Sakatu maius tekla.
Sartu teklen goialdean eskuinetara
agertzen diren zenbakiak edo
karaktereak
Eduki sakatuta dagokion tekla.
Ezabatu karaktereak
Hautatu
Garbitu
. Atzera-tekla ere saka
dezakezu.
14 Idatzi testua
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Txertatu ikur bereziak
Sakatu ikur-tekla, eta hautatu nahi duzun
ikurra. Ikur gehiago ikusteko, sakatu ikur-
-tekla berriro.
Txertatu lerro berri bat
Sakatu sartu tekla.
Txertatu zuriuneak
Sakatu zuriune-tekla.
Kopiatu edo ebaki testua
Eduki sakatuta maius tekla, eta mugitu
kopiatu edo ebaki nahi duzun hitza,
esaldia, edo testu-lerroa nabarmentzeko.
Eduki sakatuta ktrl tekla eta, ondoren,
sakatu C (kopiatu) edo X (ebaki).
Itsatsi testua
Joan nahi duzun kokapenera, eduki
sakatuta ktrl tekla eta, ondoren, sakatu V.