WLAN konektibitatea
Hari gabeko sare lokal (WLAN) bat erabil
dezakezu Internetera konektatzeko. Sare
erabilgarriak bila ditzakezu eta horietara
konekta zaitezke, sare hobetsiak gorde
eta kudea ditzakezu eta konexio-
-ezarpenak alda ditzakezu.
Gailuak WLAN gune publikoen
autentifikazio automatikoa onartzen du,
eta automatikoki hautematen du
autentifikazio mota hori beharrezkoa den
Internet atzitzeko, adibidez, leku
publikoetan.
Bateria aurrezteko, itxi WLAN konexioa
erabiltzen ez denean. WLAN konexioa 5
minutuz erabiltzen ez bada, automatikoki
itxiko da.
Bluetootha desaktibatzeak WLAN
konexioaren egonkortasuna hobetuko
du.
Hari gabeko LAN teknologia darabilten
funtzioek bateria indar gehiago behar
dute eta, beraz, bateriaren iraupena
murrizten dute.
Oharra: WLAN erabiltzea murriztuta
egon daiteke zenbait herrialdetan.
Frantzian, adibidez, WLAN sareak tokien
barruan baino ezin dira erabili.
Informazio gehiagorako, jarri
harremanetan tokiko agintariekin.