
Haririk gabeko Bluetooth teknologia
Bluetooth teknologiarekin telefonoa
Bluetooth gailu edo osagarri
bateragarrietara konekta dezakezu irrati
uhinak erabiliz, bi gailuen artean 10
metro (32 oin) baino gehiago ez badaude.
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Konektagarritasuna
>
Bluetootha
.
Bluetooth konexio bat ezarri
1 Hautatu
Nire telefonoaren iz.
, eta
sartu telefonoaren izena.
2 Hautatu
Bluetootha
>
Piztuta
.
ikurrak Bluetooth konexioa
aktibatuta dagoela adierazten du.
3 Telefonoa audio-osagarri batera
konektatzeko, hautatu
Konekt.
audio-osag.
eta telefonoarekin
konektatu nahi duzun gailua.
4 Telefonoa bere barrutian dagoen
Bluetooth gailu batekin
konektatzeko, hautatu
Gailu
parekatuak
>
Gehitu gailu berria
.
Joan aurkitutako gailura, eta hautatu
Gehitu
.
Sartu pasakodea (gehienez 16
karaktere) telefonoan, eta baimendu
konexioa beste Bluetooth gailuan.
Segurtasunak kezkatzen bazaitu,
desaktibatu Bluetooth funtzioa, edo
Nire
telef. ikuspena
eremuan hautatu
Ezkutatuta
. Onartu soilik fidagarriak
iruditzen zaizkizun gailuen Bluetooth
konexioak.
Konektatu PCa Internetera
Bluetooth teknologia erabil dezakezu PC
bateragarriak Internetera konektatzeko,
PC Suite softwarea erabili gabe.
Telefonoak Internetera konektatzeko gai
izan behar du (sareko zerbitzua), eta PCak
Bluetooth teknologia onartu behar du.
Telefonoaren sareko sarbide-puntuaren
(NAP) zerbitzura konektatu ondoren, eta
PCa parekatu ondoren, telefonoak
automatikoki irekitzen du Interneterako
datu-pakete konexioa.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin
bateragarria da 2,1 + EDR, eta ondorengo
profil hauek onartzen ditu: sarbide
generikoa, eskulibrea, aurikularrak,
object push, fitxategien transferentzia,
telefonozko sareratzea, serieko ataka, SIM
sarbidea, eta object exchange generikoa .
Bluetooth teknologia onartzen duten
beste gailu batzuekiko operatibitatea
ziurtatzeko, modelo honetarako Nokia
konpainiak onartutako osagarri
homologatuak erabili behar dira bakarrik.
Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu
gailu horiek telefono honekin
bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten
funtzioek bateria indar gehiago behar
dute eta, beraz, bateriaren iraupena
murrizten dute.
28 Ezarpenak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.