
Datuen paketeak
GPRS (General Packet Radio Service)
sareko zerbitzuarekin telefono
mugikorrek datuak IP (Internet Protocol)
protokoloan oinarritutako sarearen
bitartez datuak bidal eta jaso daitezke.
Zerbitzua erabiltzeko modua zehazteko,
hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Konektagarritasuna
>
Pakete-
-datuak
>
Pakete-datu konex.
eta
aukera hauetariko bat:
Behar denean — Zehaztu datu-pakete
konexio bat aplikazioak behar duenean.
Aplikazioa ixten denean, konexioa eten
egiten da.
Beti sarean — Konektatu automatikoki
datu-pakete sare batera gailua pizten
duzunean.
Gailua modem gisa erabil dezakezu
Bluetooth teknologiaren bidez
ordenagailu bateragarri batera
konektatuta. Gehiago jakiteko, begiratu
Nokia PC Suite-aren dokumentazioan.