
Birziklatu
Gailua bere bizitzaren bukaerara
ailegatzen denean, material guztiak
material edo energia gisa errekupera
daitezke. Telefonoak eta osagarriak behar
bezala bota edo berrerabiliko direla
ziurtatzeko, Nokia-k bere bazkideekin
elkarlanean dihardu We:recycle deritzon
programan.Nokia produktu zaharrak
birziklatzeari buruzko informazioa
eskuratzeko eta biltzeko guneak non
dauden jakiteko, joan www.nokia.com/
werecycle helbidera edo, gailu mugikorra
erabiliz, nokia.mobi/werecycle helbidera;
bestela, deitu Nokia-ren
Harremanetarako Zentrora.
Birziklatu kaxa eta erabiltzailearen gidak
zure tokiko birziklatze-zentroan.
Produktuan, baterian, dokumentazioan
edo kaxan agertzen den gurutze batez
estalitako zaborrontziak produktu
elektrikoak edo elektronikoak, bateriak
eta metagailuak funtzionatzeari uzten
diotenean biltegi berezietara eraman
behar direla gogorarazten du. Eskakizun
hori Europar Batasunean bete behar da.
Produktu horiek ezin dira sailkatu gabeko
udal-zabortegietan bota. Gailuaren
ingurumenarekiko eraginari buruzko
informazio gehiago eskuratzeko, joan
www.nokia.com/ecodeclaration
helbidera.